XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste motatako kasuak aztertu ditu doktrinak. Alde batetik, menpeko sozietatea itxurazkoa baino ez deneko kasua, hau da, ondare eta jardueren benetako banaketarik ez denekoa, edo hirugarrenen aurrean sozietate biak enpresa bakar bat bezala agertzen direnekoa.

Beste aldetik, menpeko sozietateak bazkide bakar bateko sozietateak direneko kasua. Zenbait kasutan, auzitegiek eta doktrinak sozietate nagusia bazkide bakarra izateak erantzukizunaren mugapena apurtzen duela uste izan dute, nahiz eta, enpresa-errealitatea kontutan hartuz, oso irizpide formalista izan.

Gainera, jakina denez, sozietate nagusia eta menpeko sozietatearen artean bateraturiko zuzendaritza sortu bada, sozietate nagusiaren zuzendariak menpeko sozietatean sortutako kalteen erantzule izan daitezke eta, beraz, zeharbidez, sozietate nagusia bera ere.

Gainontzeko kasuetan, ene ustez, ulergaitza izango litzateke erantzukizun mugatuaren kontzeptua zalantzan jartzea. Ulergaitza eta, gainera, esan dugunez, ekonomi jarduerarako guztiz kaltegarria.

3.3. ENPRESA-TALDEAK ETA LEHIAKORTASUNAREN BABESPENA

Legezko doktrinak behin baino gehiagotan azpimarratu duenez, enpresa-taldeen aurrean Lehiakortasunaren Zuzenbidearen jarrera kontraesan nabarietan jausten da 135. Adibidez, Alemanian, talde bat sortzea, printzipioz, bategiteak kontrolatzeko Lehiaketarako Legeak ezarritako arauen arabera arautu behar da. Bertan sartzen dira sozietateak elkartzeko kontratuak ere (etekinak eskualdatzeko itunak, jardueren leasing-itunak eta jarduerak eskualdatzeko itunak) (IMMENGA). Beste motatako egoerak ere hartu behar dira kontuan. Horrela, %25eko gutxiengoko partehartze bat eskuratzea ere bategite gisa hartzen da. Oro har, hemen erabiltzen den menpekotasunaren kontzeptua Akziokako Sozietateen Legean erabiltzen dena baino zabalagoa da.

Argi eta garbi gelditzen dira kontraesan horiek, alde batetik hitzarturiko praktikak direlakoak daude eta, bestetik, anti-trust legeak 136. Ik. enpresen-konzentrazioa arautzeko asmoz Europa osoan zabaldu diren araupenak. aztertzen badira edo, nahiago bada, Europar Batasuneko Itunaren 85. eta 86. artikuluak. 138. Batez ere, Europar Batasunaren Ituneko 85. eta 86. artikuluen arteko aipaturiko kontraesanen inguruan, ik. .

A) Alde batetik, hitzarturiko praktikak

Printzipioz, enpresa-talde baten barruan ez dago lekurik hitzarturiko praktikak delako doktrina erabiltzeko, Europar Batasunaren 85. artikuluaren arabera.